miércoles, 9 de enero de 2008

3. Ataza: Ikasleen Mugikortasunerako EHU-ko Programak



Ikasleen Mugikortasunerako EHU-ko Progra

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Mugikortasunerako Programei buruzko muntaia. 1:30 minutuko iraupena du eta Power Director programaren bidez editatuta dago.
Bideoak Camstudio programaren bidez lortu dira eta argazkiak flicker.com web gunetik hartuak izan dira.



Creative Commons License


Esta obra está bajo una
licencia de Creative Commons.

jueves, 15 de noviembre de 2007

2. ATAZA

SECOND LIFE FENOMENOA

Amaya Molis, EHUko Unibertsitateko ikus-entzunezko ikasleak buruturiko muntaia dugu hau.

Honetan erabilitako bideoak Youtube, wikipedia eta ordenagailu pantailatik camstudio programaren bitartez hartuak izan dira. Musika, Gwen Stefaniren "What are you waiting for" abestia da. Iraupena 3:08 minutukoa da.Goza ezazue!


Creative Commons License

Esta obra está bajo una
licencia de Creative Commons.

domingo, 21 de octubre de 2007

1. ATAZA

  1. BBC telebista katearen web orrialdea

Erresuma Batuko telebista kate honen web orrialdeak, modu oso antolatu eta argian aurkezten ditu bere edukiak; azken hauek talde tematikoetan sailkatuta daude (albisteak, kirolak, irratia, telebista, eguraldia eta hizkuntzak) eta multzo hauetan aurkitzen diren zenbait informazio, beste 33 hizkuntzatan irakur daitezke; aipagarria da ere web orrialde honek 2 bertsio dituela: alde batetik nazioartekoa eta bestetik, Erresuma Batuko bertsioa; informazioa ezezik, web orrialde honek beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, esaterako, sakelako telefonoan azken orduko albisteak jaso ahal izatea; azkenik, esan beharra dago RSS izeneko formatuak ere badauzkala.

  1. CNN telebista katearen web orrialdea

CNNk, aurreko kasuan bezala, eskaintzen dituen informazio eta albisteak oso modu antolatuan aurkezten ditu, nahiz eta sailkapena berdina ez izan; eduki hauen artean, “hot topics” bezala ezagutzen direnak nabarmendu daitezke, zeintzuk gaurkotasunaren zati handi bat bereganatzen duten; orrialde honek ere 2 bertsio desberdin aurkezten ditu: nazioartekoa eta Estatu Batuarra; CNNko web orriak ere RSS feeds izeneko formatuak dauzka eta hauek ezezik, albisteak pozta elektronikoaren bidez edo sakelako telefonoan jasotzeko aukera ematen duten zerbitzuak eskaintzen ditu; Azkenik, aipatu beharra dago bideoak ikusi ezezik, CNN irratia entzuteko aukera ere badagoela.

  1. Informazio eta prentsa web orrialdeen zerrenda

Areabase izeneko webgune honetan informazio eta prentsarekin erlazionatutako web orrialdeen zerrenda zabala aurkezten da; 52 link dauzka eta gaiak 5 taldetan sailkatuta daude: komunikabideak, meteorologia, berriak, prentsa eta kazetaritza, eta telebista eta irratia; zerrenda hauetan, irrati eta telebistari dagokienez, web orrialde nazional zein internazionalak batzen dira; besteak beste radiomundo izenekoa, irrati igorle guztien zerrenda daukana.

  1. EiTBren web orrialdea

Web orrialde honek edukiak multzo desberdinetan banatzen ditu, besteak beste, programa, bideo eta audioetan; eta aldi berean, talde desberdin hauek beste azpitaldeetan banatzen ditu, edukiak hobeto antolatzeko asmoz; RSS formatua ezezik, EiTBko web orrialdeak badauzka blogak ere zenbait informazio argitaratzeko, batik bat Eguraldiblog izenekoa, non ikuslegoak egindako argazkiak ikus daitezkeen; web orrialde honi esker, badago aukera sakelako telefono edota pozta elektronikoaren bidez azken berriak eta informazioak eskuratzeko; azkenik aipa daiteke eitb.com-en agertzen den publizitatea ez dela estatikoa, baizik eta mugimenduzkoa, orrialdea dinamikoagoa bihurtuz.

  1. Euskal Herriko lehenengo irrati digitalaren web orrialdea

Orrialde honen ideia EHUko unibertsitatean ikasle izandako J. Zabalarena izan zen, Patxi Gaztelumendiren laguntzarekin batera; Webgune hau zuzenean igorritako irratsaioak dituen irrati bitakora da, eta hemen agertzen diren soinu fitxategi guztiak mp3 formatuan daude; aipatzekoa da orrialdeko zenbait atal ingelesez agertzen direla, beraz, ez da soilik Euskal Herriko jendeari zuzendutakoa; web-aren aurkezpena nahiko sinplea da eta honek nahiko errazten du eduki bilaketaren lana, azken hauek 3 multzotan sailkatzen baitira: oraintsuko artxiboak, kategoriak eta hilero artxibatutakoak; azkenik, aipatu beharra dago webgune honek RSS feeds izenekoak badituela ere.

  1. EFE agentziaren web orrialdea

Agentzia hau Espainiako lehenengo berriemailea da eta munduko laugarrena; EFEren orrialdean, sailkapenari dagokionez, edukiak gaika sailkatuta baino, fitxategi motaren arabera antolatuta agertzen dira (testua, argazkia, bideoa, audioa, multimedia, erreportaiak eta EFE enpresak); bere edukiak gaztelaniaz ezezik ingelesez edota arabieraz ere aurki daitezke, besteak beste; eta elkarketa babestuak dauzkanez, orange telefonetxearekin adibidez, orangeko bezero diren pertsonek aukera dute EFE agentziako kirolen berriak sakelako telefonoan jasotzeko; web honetan, albisterik garrantzitsuena orrialdearen abiaburuan kokatzen da eta honen azpian, azken orduko albisteen titularrak.