Erresuma Batuko telebista kate honen web orrialdeak, modu oso antolatu eta argian aurkezten ditu bere edukiak; azken hauek talde tematikoetan sailkatuta daude (albisteak, kirolak, irratia, telebista, eguraldia eta hizkuntzak) eta multzo hauetan aurkitzen diren zenbait informazio, beste 33 hizkuntzatan irakur daitezke; aipagarria da ere web orrialde honek 2 bertsio dituela: alde batetik nazioartekoa eta bestetik, Erresuma Batuko bertsioa; informazioa ezezik, web orrialde honek beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, esaterako, sakelako telefonoan azken orduko albisteak jaso ahal izatea; azkenik, esan beharra dago RSS izeneko formatuak ere badauzkala.
CNNk, aurreko kasuan bezala, eskaintzen dituen informazio eta albisteak oso modu antolatuan aurkezten ditu, nahiz eta sailkapena berdina ez izan; eduki hauen artean, “hot topics” bezala ezagutzen direnak nabarmendu daitezke, zeintzuk gaurkotasunaren zati handi bat bereganatzen duten; orrialde honek ere 2 bertsio desberdin aurkezten ditu: nazioartekoa eta Estatu Batuarra; CNNko web orriak ere RSS feeds izeneko formatuak dauzka eta hauek ezezik, albisteak pozta elektronikoaren bidez edo sakelako telefonoan jasotzeko aukera ematen duten zerbitzuak eskaintzen ditu; Azkenik, aipatu beharra dago bideoak ikusi ezezik, CNN irratia entzuteko aukera ere badagoela.
Areabase izeneko webgune honetan informazio eta prentsarekin erlazionatutako web orrialdeen zerrenda zabala aurkezten da; 52 link dauzka eta gaiak 5 taldetan sailkatuta daude: komunikabideak, meteorologia, berriak, prentsa eta kazetaritza, eta telebista eta irratia; zerrenda hauetan, irrati eta telebistari dagokienez, web orrialde nazional zein internazionalak batzen dira; besteak beste radiomundo izenekoa, irrati igorle guztien zerrenda daukana.
Web orrialde honek edukiak multzo desberdinetan banatzen ditu, besteak beste, programa, bideo eta audioetan; eta aldi berean, talde desberdin hauek beste azpitaldeetan banatzen ditu, edukiak hobeto antolatzeko asmoz; RSS formatua ezezik, EiTBko web orrialdeak badauzka blogak ere zenbait informazio argitaratzeko, batik bat Eguraldiblog izenekoa, non ikuslegoak egindako argazkiak ikus daitezkeen; web orrialde honi esker, badago aukera sakelako telefono edota pozta elektronikoaren bidez azken berriak eta informazioak eskuratzeko; azkenik aipa daiteke eitb.com-en agertzen den publizitatea ez dela estatikoa, baizik eta mugimenduzkoa, orrialdea dinamikoagoa bihurtuz.
Orrialde honen ideia EHUko unibertsitatean ikasle izandako J. Zabalarena izan zen, Patxi Gaztelumendiren laguntzarekin batera; Webgune hau zuzenean igorritako irratsaioak dituen irrati bitakora da, eta hemen agertzen diren soinu fitxategi guztiak mp3 formatuan daude; aipatzekoa da orrialdeko zenbait atal ingelesez agertzen direla, beraz, ez da soilik Euskal Herriko jendeari zuzendutakoa; web-aren aurkezpena nahiko sinplea da eta honek nahiko errazten du eduki bilaketaren lana, azken hauek 3 multzotan sailkatzen baitira: oraintsuko artxiboak, kategoriak eta hilero artxibatutakoak; azkenik, aipatu beharra dago webgune honek RSS feeds izenekoak badituela ere.
Agentzia hau Espainiako lehenengo berriemailea da eta munduko laugarrena; EFEren orrialdean, sailkapenari dagokionez, edukiak gaika sailkatuta baino, fitxategi motaren arabera antolatuta agertzen dira (testua, argazkia, bideoa, audioa, multimedia, erreportaiak eta EFE enpresak); bere edukiak gaztelaniaz ezezik ingelesez edota arabieraz ere aurki daitezke, besteak beste; eta elkarketa babestuak dauzkanez, orange telefonetxearekin adibidez, orangeko bezero diren pertsonek aukera dute EFE agentziako kirolen berriak sakelako telefonoan jasotzeko; web honetan, albisterik garrantzitsuena orrialdearen abiaburuan kokatzen da eta honen azpian, azken orduko albisteen titularrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario